ZUHAITZAK BABESTEKO TUTUAK ETA ESTAKAK
Hostozabalen landaketak babesteko tutuak eta akaziazko estakak saltzen hasi gara. IMPROFORT enpresarekin adostu berri dugun akordioari esker, aurrerantzean babesle eta estaken hornitzaile izango gara.
Interesa duenak gure bulegoan bertan jaso ditzake, Arrasaten, edo etxera eramatea eska dezake. Bazkideek, gainera, %5-eko deskontua dute.
Hesola edo estakak akazia egurrez egindakoak dira, eta 1,3 metroko luzera eta 25 mm x 25mm-ko sekzioa dute.
Tutuak plastikozkoak dira, 1,2 cm-ko luzera dute, eta bina brida dituzte.